Arabako Errioxako LPParen berrikuspena Arabako Hirigintza Batzordeari aurkeztu zaio

  • 25/05/2021

Arabako Hirigintza Batzordea, Arabako Foru Aldundiaren kontsulta eta koordinazio organoa da hirigintzaren arloan. Bertan, hainbat foru sailek dute ordezkaritza, bai eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL), Arabako Kontzejuen Elkartearen (ACOA) eta Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Batasunaren (UAGA) ordezkariek ere.

2021eko apirilaren 26an, Arabako Errioxako Lurralde Plana berrikusteko prozesua aurkeztu zitzaion Arabako Hirigintza Batzordeari, eta egiten ari diren lanen irismena eta programazioa azaldu ziren.

Era berean, tramitazioa zer egoeratan dagoen jakinarazi zen, informazio eta diagnostiko dokumentua aurkeztu eta aurrerapena egin zen. ptpriojaalavesa.eus webgunea dagoela jakinarazi zen, erakundeen eta herritarren parte hartzea eta informazioa errazteko; horren bidez, hurrengo faseetan sortzen den dokumentazioa eskura daiteke.