Abenduaren 27ko 352/2022 Foru Aginduaren arabera, Arabako Errioxako LPPren AURRERAKINA Herritarren Partaidetzarako Programaren mende dago.
Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialaren berrikusketa
Plan honek eremu funtzional osorako antolamendu integrala ezartzen du udalerri hauetarako: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Villabuena eta Iekora.
Arabako Errioxako lurralde-unitatea Kantabria-Toloño mendilerroaren eta Ebroren artean dago.
Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako Lurralde Plan Partziala (AELPP) berrikusteari ekin dio. Prozesu hori Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen bat garatzeko egiten da, eta AELPPa egiteko beharrezkoak diren dokumentuak idaztea aurreikusten du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoak diren eta indarrean dauden gainerako arau-xedapenetan ezarritakoaren arabera, eta tokiko erakunde publikoen eta izaera ekonomiko eta sozialdun erakunde pribatuen ekarpenak jasotzeko aurreikusitako partaidetza-jarduera guztiak.
Indarrean dagoen ARLPPa Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak behin betiko onartu zuen abenduaren 28ko 271/2004 Dekretuaren bidez. Plan horrek antolamendu integrala ezartzen du Eremu Funtzional osorako: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Villabuena eta Iekora.
AELPPa berrikusten da Eremu Funtzionala osatzen duten 15 udalerrien lurralde-beharrak eguneratzeko eta berrikusteko helburuarekin, lurraldeen garapen orekatua eta integratua bultzatzeko.
Helburu horiek lortze aldera, AELPParen berrikusketak parte-hartze publikoko prozesu bizia garatzen du, eta plana idazteko lanekin batera doa (jarraian zehaztuko da). Prozesu horretan, ezinbestekotzat jotzen da Arabako Errioxako funtsezko eragileen iritzia eta ezagutza, hala nola, ardoaren kultura eta, ondorioz, eremu funtzionalaren lurralde-ondarea osatzen duten eragileena.
Ezagutu LPParen gaurkotasuna