Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Gidalerroak

EAzken urteotan, Arabako Errioxak ekonomikoki eta sozialki aurrera egin du hainbat faktoreri esker:

marketing
  • Gasteizen eta Logroñoren, arteko harremanaren kontsolidazioa; 1997. urtetik Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan planteatuta egon den orientazio estrategikoa.

  • Gero eta handiagoa den ardoaren kultura, beste laborantza eta hari lotutako zerbitzu eta aukera batzuekin osatuta.

  • Balio arkitektoniko eta etnografikoak, lurraldearen funtsezko elementu diren upategiak, azpimarratuta haien dimentsio bikoitzean: paisaiaren oinarri den elementu ekonomikoa eta kudeatu beharrekoa den paisaia-baliabidea.

  • Kalitate handiko gunearen izaera (berezitasunez betea), 2014ko Paisaia Kulturalarensariak agerian uzten duen moduan.

LAGen orientabide orokorrak

Testuinguru horrekin lotuta, honako hauek dira Arabako Errioxarako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek jasotzen dituzten orientazio orokorrak:


Deskargatu dokumentua


Guardiaren zentraltasuna

Guardiaren zentraltasuna sendotzea barne-osagarri gisa, eta Oion eta Bastidarena eremuarekiko kanpo dauden osagarritasuneko gune gisa, eskualdeko garapenerako oinarrizko elementu gisa paisaia eta guneen izaera babestuta, eta Oion-Guardia eremuan (Logroñotik gertu) jarduera ekonomikoak bultzatuta.

Eremuko jarduera ekonomiko tradizionalak, lurraldearen potentziala eta berezitasuna agerian uzten dutenak, aprobetxatzea ardoaren inguruan bikaintasuneko eragiketa batzuk sortzeko. Horrela, aldi berean, industria atzeraelikatu eta produktuari balio erantsia sortu eta ikerketa enologikoko jarduera osagarriak garatuko lirateke, ardogintzaren kultura eta aisialdi jasangarriko aukerak bultzatuta. Testuinguru horren baitan, gainera, nekazaritzako elikagaien beste produktu batzuetara zuzendutako dibertsifikazioa ere ahalbidetu daiteke, ardoarenaren moduko baldintzak oinarritzat hartuta.

Lurraldearen arkitektura, hirigintza, natura, arkeologia eta etnografia arloko erakargarritasunak baliatzea paisaiarekiko errespetua eta kalitatezko bokazioa aintzat hartuta.

Mendebaldea-ekialdea bide-ardatza (A-124, A-3228, A-3220, A-4209ren inguruan) interpretatzea guneen arteko lotura-ibilbidearen lerroari zein beste ibilbide bigun batzuekiko konektagarritasunari lotuta. Horiek guztiak gunearen bikaintasun paisajistikoa agerian utzi eta sendotu beharko lukete.

Upategien ezarpenean elementu horiek duten garrantziaren araberako sentsibilitatea bultzatzea, bolumenak, testurak eta kolorea (bestea beste) kontuan hartuz ingurunean integratuta.

logo